XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erronkari,- Ikuspegi partziala.

LIBERAL ZALETASUNA Hartan, 1868 urtean errepublika etorri zen.

Kontserbatorioko bekak kendu egin zituzten eta Gaiarre handik kanpo gelditu zen....

Ez zuen horregatik, hala ere, inoiz bere liberalzaletasunik galduko, liberala bait zen Gaiarre eta errepublikanoa gainera, eta nahiz kanpoan gelditu zen, betirako iraungo zion Emilio Castelar-ekiko adiskidetasunak.

Dena dela, Gaiarrek oraindik kontserbatorioan pasatuko zituen urteak nolabait ordaindu behar izan zituen eta horretarako zartzuela talde bateko korista sartu zen.

Gauzak, halere, ez ziren errazak eta azken bultzada bat berriro ere ama lurrak eman behar izan zion eta berriro ere Konrado Garziaren eskutik.